Bira

'Break down'

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Islandiako sumendia jabaldu da. Sarkozyren semearen plan com delakoa berehala puztu. Maskaradetako kauterek beraiek konponduko ez lituzketen bertzak atzetik daramatzan Lagarde NDF-ko zuzendaritza posturako hautagai dabil. Ez dugu oraino dena ikusia. Baina igandea da eta break baten egiteko egunik egokiena. ETB-ko asteroko Ibil2D emankizun ederrean begimendu Zumaiako labarren irudiak bilatzen ditut sarean: zoratzen naute Ogella, Gaztelugatxe, Ilbarritz, Izaro eta Loiako Bahiakoek bezain.

Oihanez, basamortuz, erlaitzez, larre zabalez, lautada hotzez, zernaitzez, itsas bazterrez eta gauetako bide isilez azpatu herrikoa naiz. Lantzerra hasten denean ideia finkoa dabilkit kasko zokoan dantzari: bidaiari abiatu behar dut, lehen bai lehen, autobusez edo oinez, zeharkaldiak azkeneraino eraman, lekuak ezagutzen ditudan arren. Nomadoa naiz funtsean, gurbila eta alaia, aitzinako herritar desjabetuen genoma berdina dut, mineraltasuna hats hartzeko ezin egonak akuilatzen nau.

Belardi ala espaloi bustietarik noalarik zartatzear dagoen sumendi itsua naiz ene aldian. Hauts eta errauts. Ez dut orduan nehoren beharrik, inguruan eremu zabala baino.

Hitzen ispiluaren bederatzigarren emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.