Bira

'Maiatz'

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urte guztiez bezala Maiatz aldizkariak solasaldiak iragartzen dizkigu. Aurten ere liburu aurkezpenak, omenaldiak, mahai inguruak, poesia irakurtaldiak antolatzen dira. Literatura maite duenak badu alabaina non bazka eta non hazi. Gaur adibidez olerkigintza berriaz mintzatuko dira Auxtin Zamora, Eric Dicharry, Oier Guillan, Josu Jimenez Maia, Odon Noblia eta Xabier Soubelet. Arratseko bederatzietan Maddi Oihenart eta Jeremi Garatekin taula gainera igoko gara Irungo Kabigorrin eman OUT poemaldiaren eskaintzeko. Bihar aldiz elaberriaren alorra udalatuko da, Ur Apalategiren eta Enaut Etxamendiren azken lanak presentatuko direlarik. Ondotik eztabaidan berdinek parte hartuko dute Eneko Bidegainekin. Bukatzeko Oier Guillanek Euskal Herrian zehar harilkatu duen Eskuen Sustraiak ikusgarriaz gozatzen ahalko dukegu.

Herri txikiegi txikitu honetan irakurlerik ez dela errepikatzen den unean irudi luke idazleek behatzaileen gana hurbiltzeko urratsa eramaten dutela, aukeraz balia, bazko asteleheneko Senpereko Hatsaren festibaletik Eako poesia egun baliosetaraino, kafe-ostatu hertsi, ilun eta beroetan barna. Hitzaren plaza zabaltzen doa nabarmen, hitza entzuten ez zaion herria izan ez gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.