Bira

Agudo

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Sumalduen astea dugu beraz. Barkatu bidenabar sumindu eta asaldatu aditzak ezkonduz indignats hitzaren itzultzeko euskal neologismoa sorturik. Halaz Atenaskoek Syntagma plaza beltzatu zuten meca.tv kateko irudien arabera. Bastillekoak aldiz, Bartzelonakoen antzera manu militari barreatuak izan ziren gas negargileen eraginez. Baionakoak astelehen goizaz geroztik mehatxupean zeuden. Auzapezak leku publikoa ilegalki okupatzea leporatzen zieten, bazterrak zikintzea eta menturaz jende txukunen loaren kolpatzea: arrats apaletan iratzar zaitezte oihua errepikatzen zuten. Asteartean ordea Paueko auzitegiak erabaki zuen Herriko Etxearen kexuak zentzurik ez zuela. Gaueko uharra pairatu zuten soilik.

Botere instituzionalek argiki ez dute onartzen garapenaren eta kontsumo gizartearen kritikarik plazara dadien, bereziki jasan ezinak zaizkion gazte mukizu eta alfer horiengandik. Munizipalak eta poliziak agudo igortzen dizkiete orden orokorra indarrez zaintzeko. Egoera latzean isildu behar da, burua apaldu, lepo zainatrenka hurran aitzinatu, etorkizun eta baliabiderik gabe ekonomia pribatizatuaren herio-dantzan itolarriraino sartu.

Pelletier soroa bizirik dago oraindik eta ez gara umezurtz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.