Bira

Neskak gohai

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Hemendik hogei urtera neskak eskas dirateke Asian. Indian adibidez neska iragarrietaz husten dira ama familiakoak eta ez dute bakerik aitari, amaginarrebari eta anaiari, semea ekarri artean. Rajasthanen mila haurretarik bederatzi ehun neska baizik ez da. Baserri guneetan abortatzaile medikalizatuak ibiltzen dira eskaera ugariari berehalako erantzuna eman ezin. Abortoa,sortzean bertan urkatzea edo itotzea baino hobe da hargatik.

Neskek alabaina, han eta hor, arazoak eragiten dituzte: hezkuntza zailagoa omen dute, ezkontzean dotea apailatu behar zaie eta funtsen jabegoa transmitzeko orduan zalantzak daude, gehienek hirirako tiria baitute hazi bezain laster. Askorentzat alaba baten munduratzea jainkoengandikako gaztigua da, auzoaren baratza ureztatzea bezala delako. Haurdunaldiko lehen hilabeteetako ekografiaren ondorioen arabera medikuak «ospatuko duzu» erraten dio amari mutikoa denean edo «otoitz egitea baino ez zaizu geratzen» sabelean neska dakarrelarik.

Erotasun maskulinizatzaile olde batek gatibatzen du lurra. Aldizkari eta pantailetan laudatua den arren, emazte izatea ez da ongi ikusia, amak berak plegatzen direlarik jendartearen manuetara, etxeko ohorearen izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.