Bira

Errespetua

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Bezero bat euskaraz zerbitzatu eta ondokoak, zaintsu, erran zidan hizkuntza hori ezpainetan biribilkatzean errespetu falta garratza erakusten nuela gehiengoarekiko. Diferentziak ez zirela agerroiki erakustekoak. Euskara ere zerbitzu publikoaren elementua zela ihardetsi nion kilkildu gabe. Neoliberal petoaren antzera zerbitzu publikoa langile alferrekin uztartu zuen, herritar asistituekin, kapitalismoaren jungla zela aitzinatzeko egiazko bidea.

Begira, erantsi zidan, Kanakian banuen enpresa bat eta idazkariak hautatzean ez nituen beltzak hartzen, badakizu, auherrak direlako famaz eta araz, ez dute lana maite, gainera, zerraikan, gizonek dread lock erraldoiak dauzkate eta klienteak errespetatzekoak dira. Emazterik halaber ez nuen kontratatzen, lanean hasi orduko Frantziaren onezien zurgatzeko haurdun jarri zitezkeelako. Zuek ez dakizue zer den errespetua xuxurlatuz bukatu zuen predikua. Krokodil umearen pare kuskura itzuli nintzen. Bizitzako alor ezberdinetan errespetu eskasez nenbilalako nihaur.

2012ko maiatzeko bozketan FN-eko pulindaren eta UMP-ko oilarraren arteko aukera baizik ez baldin bada, badakigu jada zergatik. Belarriak irekitzea aski da: fazismo zurirako prest dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.