Bira

Okaztoi

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Angeluko hondartzetako bi-urteko arte garaikide erakusketako hiru lan erraldoi tags okaztagarriz zikinduak izan zirela jakin zen asteburuan. Asteazken gauean gertatu zen. Eskuin muturreko ikurrak, zeltoen gurutzea eta nazien arranoa besteak beste, frantses, iratzar hadi lema erdaraz eta Charlemagne deitu armada kolaboratzailearen ohorezko tintaketak nabarmen ziren Julien Previeux gaztearen oihartzunaren horma obraren zabalean demagun. Ikerketa bat abiatu da ekintza, probokazioa ala zerbait sakonago eta antolatuagoren seinalea den jakiteko.

Mandelstamek aipatzen zuen giza-masaren burumuina suntsitzea lortu eta memoria ahalmena ezabatuz, uste ote da Auschwitz hiru dimentsiotako joko eletroniko baten izena dela soilik? Beldurrak sinapsiak malgortzen ditu eta ezer ez da gehiago transmititzen, ez eskolaren zein kulturaren bidez, are gutxiago erostahalaren garatzeaz axolatuagoak diren familietan. Diskurtso orokorrek kezkatzen naute, geroarekiko lotsatzen halaber, gorrotoaren uholdeak itzuli daitezkeelako ezberdinaren kalitzera eta tristetzen naiz pentsatuz Eric Kandel neurobilogoaren zein Hannah Arendt lanak ez direla orduan barrakia antzera barbariaren aurka altxatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.