Bira

Merke (l)

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Angela Merkel ez date aurten ongi etorria Greziarabaldin badator. Garratz mintzatu da pribilegiatuak eta jada oldarroi, Syntagmara jaisten diren Atenasko hiritarretaz: bakantza sobera omen dute eta erretreta, alemandar gaizoak baino anitzez goizago hartu dezakete. Europa iparraldeko kazetek Merkelen merkekeriak errepikatu dituzte, beraien pikorra barreatuz alaina, greziarrak alferrak, iruzurgileak eta kasko-gogorrak direla erantsiz.

Ikerketen arabera Merkelen erranek ez dute oinarri finkorik, alemandarrak baitira Europako aberatsenak eta opor gehien dutenak. Greziar adiskideak ardura hilabetean zazpi ehun euroren trukean ari dira lanean, gure belaunaldikoak barne. Soldata apal horiei % 10 kendu zitzaien NDFek Papandreouri manatu idorreria planaren karietara. Europak gainera ez du ezer galtzen Grezia, Portugal ala laster Espainia laguntzean, merkatu orokorrean % 1,5-tan mailegatu ardita % 5-etan prestatzen dietelako. Egiari bidea zor zaio ustezko baliatzaileak estigmatizatzen hasi aurretik.

Alemaniako izparringietan azkenik Greziak Europa abandonatu beharko lukeelako ideia zabaltzen doa. Europarentzat agian hainbat hobe Alemaniak balitu lekuak husten.

Hau gogoeta merke(l)a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.