Bira

Gosetea

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bulegoa Londresen duen garapenaren eta ingurugiroaren nazioarteko institutoaren txostenaren laburpena irakurtzean oroitu naiz Islandiako sumendiak hegazkinak geldirik zetxizkan denboran Réunion uhartea gosetea paira zorian zetzala. Eskualde hartako laborantza, Europako gune askoretakoaren antzera, erraustua izan zen eta premiazko janariak inportatzen dituzte. Nasaitasunaren garaian badu horrek paradoxetik.

Nekazariak ikaratzen dira lehortea datorrenean, edo bat-batean harri erauntsiak sagardoiak suntsitzen dizkietenean, hiritarrak bezala, aroaren betiko bana-bestekoan fermuki sinestea lortu dutelako. Baserri txikiak, hazi ez emankorrak, arbaleta trakako hazindak sakrifikatu zituzten errentagarritasun automatikoaren aldarean. Haziak gainera multinazionalei erosten dizkiete eta ez dute deus haboro hautatzen. Sahara azpiko Afrikan jada Europan baino anitzagoa da natura.

Nehork ez du aldaketa klimatikoaren erronka altxatzen. Jendarteak pobretzen doaz eta janari-aukera hertsatzeaz gain, erosi ezin bilakatuko da gutariko gehienentzat Betiri Santz izugarriaren parpaila inarrosiz. Non ez den ekoizpenetan askatasuna, gurbiltasuna eta hurbiltasuna hobesten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.