Bira

Khady Demba

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ehunka dira Sahara behereko herrietarik Europara abiatzen diren migranteak, oraindik ere, nahiz eta harresiak ezin gaindituzkoagoak bilakatu. Smain Laacher soziologoak Pariseko La Dispute argitaletxean De la violence à la persécution, femmes sur la route de l'exil izeneko liburu ukigarria plazaratu du duela gutxi. Atzerrirako bidea gehienentzat gurutzearen bidea dela erakusten dute aljeriar jatorrizko ikerlariak bildu hiruhogeita hamar lekukotasunek.

Ipar-ametsa alaina inguma gaiztoa da xendra osoan zehar: giltzatuak dira, bortxatuak, prostituitzera behartuak Magreb eskualdea emakumeei jasan arazten zaizkien biolentziekiko axolagabea delakoaz balia. Borreroak hurbilekoak dituztela argi dago: bidaia lagunak, pasatzaileak eta herrialde bakoitzetako botere ezberdinen ordezkariak. Smain Laacherek ondorioz emazte migranteak Errefuxiatuen Komisaria Gorenak geriza ditzala proposatzen du.

Marie Ndiayen Hiru Emazte Indartsu nobelako Khady Dembaren figura datorkit gogora aspalditik interesatzen nauen gai honi uztartzen natzaiola. Smain Laacherek zerrendatu min guztiak pairatu zituen, 2005eko urrian hain zuzen, Melillako zerrailuari jauzi egitean azken hatsa ematen zuela.

Tiro pean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.