Bira

Atzokoak

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Edozein mintzairatan irakurtzea alabaina ausagailu bikaina bezain merkea da, liburuak opari dauzkagunean behintzat. Ez zaigu askotan agitzen urrundik ere hil hobia ez den guhauren hitz etzanen eremua ikertzen duten obrak eskuratzea eta bertan igeriz ibiltzea itsasoaren sakontasun burbuilatsuaz gozatzen. Horrela gertatu zait Pako Sudupe azterleak Utriusque Vasconiae argitaletxearen Bila sailean plazaratu 50eko hamarkadako euskal literatura tituluarekiko hiru liburu lodiak irentsi ditudalarik.

Eztabaidak, idatz moldeak, euskalkiak, oraindik batuak ez ziren perpausak, herbesteak, aburu politikoak, interes hurbilak, mugak, anaitasunak —bereziki, garai hartan emazteak idazkari soilak baitziren— hedatzen zitzaizkidan orrialdez orrialde, Eiheralarreko Etxeparek zabaldu bide luzearen hatz, zigilu, zedarri, amu, zunda antzera. Bi gauza azpimarra nitzake: egile bakoitzaren kemena berea tematsuki lantzeko batetik eta bestetik nolako iragazkiak ziren gure idazleak, gaur bezala funtsean, mundua inarrosten zuten ideiak euskaldun muturzurien meneko uzteko. Euskaldunon izpiritu hertsitasunaz erraten dena-dutena gezurreztatzeko adina.

Iragana fagozitatu bezain laster tabula rasa dagigula...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.