Bira

Sex ikara

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Hurrengo urterako sozialistek hobetsi, eskuinekoek halaber, hautagaialuma ontziaren antzera lehertu da. DSK-taz ari naiz. Izua eragiten du balizko bortxatzaile bat lehendakari bilakatuko zela pentsatzeak. Leku guztietan errepikatzen da gizon hark emazteak maite zituela eta Irunean sortu Alberto Moraviaren alargunak so what? erantsi zuen bere adiskidea sustengatuz. Emaztezalearen eta bortxatzailearen artean bada ordea leze bat, herritarren gehiengoak oraindik ere ikusten ez duena.

DSK-aren aferak bi gauza argi uzten ditu: batetik muturreko boteretsu neoliberalen baitan elkarren defendiatzeko jaidura klasista bat badela eta bestetik emazteen alderako axola eskasa, kazetari zenbaitek azaldu baitute jaunkilotten munduan sehiak, behargin apalenak hots, arraiki gainkatzeko nolako ohitura zegoen. Lanaren alorra kudeatzeko eta sexualki iniziatzeko baliatzen zuten edo dute dagoeneko zenbaitek. Gaztigurik ez da, ezen hamar emakumeetarik batek baizik ez baitu kexua auzitegira eramaten.

Mass-mediek ederki hazten duten konplotaren teoria puztuko denean eta amerikar justiziak —ez da dioten bezain txarra—egia urratuko duenean, isiltzen dituen mamuen mehatxu pean biluzik geratuko da Frantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.