Bira

Gaizo Gauguin

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Apirila hasieran gertatu zen Washingtoneko erakustetxe batean. Duntzetarik joan emazte batek Gauguinen Bi tahiziarrak deitu pintura eraso zuen bortizki, biluztasuna eta homosexualitatea agerian uzten zituelako: Gauguin niretzat, zioen atxilotu zuten zaindariei, gaizkia da, biluztasuna erakusten du eta haurrentzat ez da ona, emazte bikote bat azaltzen du eta hori homosexualegia da, erre beharko genuke. Esku mutur kolpez, kalte materialak baizik ez zizkion eragin.

Arte garaikideak ez du haizea alde, mende hertsiotan. Avignonen duela gutxi, katoliko integristek Andres Serrano amerikarraren Piss Christ argazkiaren taula suntsitu zuten. Obra heterodoxa ugari bestalde, baztertzen dira morala xifrituko dutelako beldurrez. Biluztasuna dute partida, eliza ezberdinei egiten zaizkien kritikak eta oroz gainetik ikusi ezin geratzekoa den homosexualitatea. Pornografiarik larriena hedatu daiteke etxeetako pantailetan edo azkorrietako lantokietako solasaldietan baina biluztasun artistikoari bidea debekatzen zaio.

Louvresko hormetan dilindatu Gabrielle D'Estrées eta bere ahizpa margoa zehatz gerizatzekoa da naski, ederra eta ukigarria izateaz gain, biluzia eta lizuna ere delakoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.