Bira
Laku lakoak
Korrika apoteosikoaren ondotik, Bildu legalizatu berrian, Senperen gaude Herri Urratsen karietara, aintziraren inguruan metronomoen antzera inguruka. Itzuli bat, bi itzuli, mitzuli ugari emango diogu gaur, mundua irudikatzen duen euskararen lakuari. Hizkuntzak nahasten dira, ezpainetan bezain bihotzetan, ahalke eta beraien arteko hierarkia gutxieslerik gabe.
Zuberoako aspaldiko lagunari deitu nion hitzordua bertan finkatzeko. Merkapide enpresako autobusez etorriko dira urte oroz bezala: osagarrian gireno Senperera hüllantüko gütüzü eman zidan arrapostu eta irriz lehertu nintzen. Nioen orduan neurekiko txantxetan: bizitza hüts egin arren, Herri Urrats pürü ez dügü seküla hüts egin. Prefosta. Nire euskal glosolaliak harritu eta poztu ninduen, alaina.
Barabarak dirau. Edozein euskalkitan. Denbora gurea da. Hiru egurraldi mota dastatzen ditugu Senperen: lainoa goizean, eguzkia eguerdian, euri uhar ona arratsaldean eta gauerako guztia garbitzen dituen haize mehea. Maite dugun Euskal Herria horrelakoa da: adi egotera behartzen gaitu, gertu egundainokoan, saminaren hildotik karmina datorkigula, aurre-iritziak behin betiko baztertuz.
Lakua lakoak dira milaka kalakak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.