Bira

Sukanpil

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Seaskako lehendakaria lasaitu dezagun: ez gara Herri Urratseko ekitaldi ofizialera agertzen Sukanpil elkartearen aperitif-petits fours delakoetaz gozatzeko bakarrik. Txanpaina-txistuak ezpainetaratu artean politikarien hitzaldi-ibaitsuek itotzen gaituzte ez baitakigu ur uherretan igerikaz ibiltzen.

Igandean ikusgarria zen aintzira saihetseko egoitzakoa: Labazée departamenduko president sozialista entzun genuen, Frantxua Maitiaren euskara harrigarriaz gozatu, ohizko ba'uzie seur meheximendu eleekin bukatu zuen, Euskaltzaindiaren burua, Ikastolen Elkartekoa halaber, guztiak Senpereko auzapez anderearen ondotik. Unerik bereziena Max Frissonen mintzaldia izan zen: ez dut sekula ikusi politikari bat marmolean idatzi arazi duen euskararen, Motel Pedagogikoa barne, eta ikastolen destinuari hain lotua. Estokolmeko sindroneak joa ematen zuen. Egia erran azken aldia zen EEP-ren zuzendari antzera zetorrela Herri Urratsera.

Euskara ulertzen ez zutenentzat itzulpen kasko urdinak ekarri ziren. Ikastola kexu zekartzaten banderolak hedatu zituzten hormetan. Egoera larria da,kamaradak! Bihotzen piskolatzeko Sukanpilenmahaietara lehia gaitezen, hori bai, hori bai, hori bai...

Le grand frisson.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.