Albistea entzun

Bira

Robinwood

Itxaro Borda -

2011ko maiatzak 11

Elkar dendan, gure eguneroko pozoia filmaren egilea den Marie-Monique Robin nahasle endokriniarretaz hitz egiten aditzen nuen bitartean adiskide min bat neukan gogoan. Senarraren amari medikuek hilorteen aurkako Distilbena izeneko sintesiazko hormona irentsi arazi zioten berrogeita hamarreko hamarkadan. Debekatu zen Frantzian 1977 urtean. Hiru belaunaldietan dauka ordea eragina.

Adiskide hark sei hilabeteetan umea galdu zuen duela bi urte. Gaizki formatua zela ikusi zuten analisiak egiterakoan. Eskatu zioten bere ala gizonaren ama distilbenarekin tratatua izan ote zen. Ama hura hain zuzen hiruhogei bedatsetan uteroako minbiziaren erruz hil zela eta ez zekien erantzuten, ez baitzuen nehork sekula horrelakorik aipatu etxean. Senarraren arreba bat hargatik oroitzen zen amak behin salatu ziola hormona hori hartu zuela bereziki lehen haurrak bizirik munduratzeko.

Alemanian auziak gertatu dira distilbenaren kasuaren inguruan. Frantzian aldiz ondorio latzak pairatzen dituzten emazteen haurrak eta arra-haurrak ez dira entzunak, elkarteetan bildu arren. Amianta eta mediator delakoen antzeko eskandalua biribilka lezake distilbenaren huts medikal erraldoiak.

Eskerrak M2R ideiak argitzeagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...