Bira
Mende bat
Egunotan 1981ko Mitterand lehendakariaren garraipena oroitzen da. Eskuineko ikuspegia barna, hain barna, sartua zaigu nahi gabe ere, non promesa baztertuetaz baizik ez garen gogoratzen. Frustrazio horien aztarnen oiharra entzuten dugu goizaldeetako berri sailetan, ahantziz 2002a arte bederen bazela gure artean elkartasunaren halako kultura bat. Soilki errateko Chirac eta Sarkozyren gobernuek, sozialisten denboretako aitzinamenduak oro urratu zituzten, banan bana, erretiroaren adina barne.
Urtebete oraino tiratzeko. Mendea ematen du. Wauquiez ministroa jada RSA-ren jabeak SMIC eskuratzen dutenen kontra altxatzen dabil, deblauki. Bizkitartean Frantziako bankariek ez dute sekula gaur bezainbat benefizio eta bonus banatu zuzendari eta akziodunei. Jende xeheen arteko borroka gutiziatsua odoltsua date datozen hamabi hilabeteetan. UMP-a suarekin jostatzen ari da argiki, besuinaren gainaldean Fronte Gorrotoa aiduru dagoela. Ez gara ateka gaitzetik jalgiak.
Zer eginen dugu 2012ko maiatz hasieran Le Pen eta Sarkozyren arteko aukera baino ez baldin badugu? Irudikatzeak berak izua hazten digu. Apokalipsia mota baten iragarpena.
No women no cry... stand up for yours rights.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.