Bira

M2R

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Marie-Monique Robinen solasaldia dagokit buru-zokoan oihar. Christophe Dejours eta Serge Latouchekin batera hirukoaren mihia osatzen duela ezin uka, mundu eta bizi molde ezberdinak irudikatzeko bidean. Ezberdina diodanean argi bego ekonomia aldetik zuzenagoa bezain gurbilagoa, langileen osasun mentalaz axolatuagoa eta sanotasun biologikoaz ohartuagoa derradala. Robinek bildu filmek galdezkatzen gaituzte eta noiztenka halako antsia bat sortzen ere, lurralde aberatsetako hiritar bederaren gorputzean berrehun bat sinetsiazko molekula –batzuetan hormonak- igeri dabiltzala jakitean.

Laborantza produktibistaren peztizida kutsatzaileak erabiltzeko premia, jaidura, erraztasuna zalantzan jarriko duen proiektu berria darama eskuartean. Frogatzekoa du nekazaritza industriala biologikoa baino garestiago ateratzen dela hondarrean energia, zikindurak, garraioak kontuan hartuz gero. Eta gainera gosetea mendratzeko ordez, emendatzen baizik ez duela. Xedearen borobiltzeko ikusleon laguntza eskatzen du: bakoitzak 30 euro igorri bitza M2R films 17 rue Ribot 93380 Pierrefitte/Seine zuzenbidera. Prezio hori dauka obraren ekoizteko libertateak.

Partzuergoa bezalakorik ez baita ametsak egitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.