Pantailetan edo karriketan pornografia hutsa agerianago dagoenean, sexismoa, misoginia eta homofobia hedatzen doaz gizarte dekonplexatuetan: denek apalik pentsatzen duguna goraki erratera ausartzen dira aho lerdetsuak. Birjina xifrituak eta moralista gogorrak eskuz esku dabiltza.
Ingalaterran adibidez eder zaizkigun lesbianen arteko musuak arratseko bederatziak baino lehen debekatzeko xedea dauka Cameronen gobernuak, ikusle gazteak gerizatzearren. Coronation Street telesaila du partida. Hego Afrikan aldiz arra-saldoek bortxaketa zuzentzaileak paira arazten dizkiete lesbiana izaera aldarrikatzenegi dutenei. Apirilaren 24ean Noxola Nogwaza gaztea horrela kalitu zuten Johanesburgeko Kwa Thema township delakoan: buruhezurra lehertua zeukan, hortzak idokiak, begiak zulatuak, gorputza sardeskatua. Frantzian azkenik homofobia ekintzen kopurua emendatzen ari da, leku publikoetan, saltegietan, laidoak, irainak, emakume, gizon ala trans-ekiko eraso fisiko latzak barne. Anonimatoa zilegitzen duen sarea homofobiaren –eta xenofobiaren- erresuma da.
Coronation Street-eko Brooke Vincent antzesleak bezala, homosexualitatea kriminalizatzen den estatuen funtsean arazo larriago bat badela uste dut.
Bira
Rip Nogwaza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu