Bira

Ondorengoa

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Ryckers Islandeko gartzelan DSK mutzutzen egon dela eta frantsesen gehiengoak gertatzen zaiona konplota dela pentsatzen duenean badira hala ere berri onak: Carla Bruni esperantzetan da, edo haurdun, guztiek ulertzeko gisan. Erregeak ondorengoa badu, semea agian, errepikatzen dute eskuineko amatzia okituek.

NDF-eko lehendakaria auzitegian pasatzen zen egun berean zabaldu zen notizia. Pal Sarkozyk jakin arazi zuen semeatxi baten aiduru zeudela eta pantailek Carlaren gerri loditua erakutsi zuten. Maman alias Bernadette Chiracek jarraitu zuen erranez izugarri gauza ona zela Frantziarentzat. Erregea mutu geratu zen alaina. Sekretuki pozik dago bi alorretan: dudarik balitz, aitatasuna zinezko birilitatearen froga delako herritarren begietan eta DSK-ren erorketari esker orain ezkerrean pasaia libre duelako.

Sortuko denak ez duke deuseren eskasik. Gurasoak ari zaizkio, milizia maleziatsuen laguntzaz, lurraldearen aberastasunak oro zurgatzen, sosa metatzen hots, bizpahiru belaunaldirentzat bederen. Errepublika bananar bateko dinastiaren bermatzea amestu dezakete jagoitik, eliseoko gelaargiztatuetan sehaskak ikusten ahalko direlarik.

Bertsolari galderabat: haur horrek nor du aita?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.