Bira

Iruten

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Hegoaldeko hauteskundeetako Bilduren tsunamiaren uhinak sortzen didan harrotasunetik idaztea geratzen zait. Zenbakiek, garaipenek, azalpenek, parte hartzeek ederki erakusten dute gaurko euskaldunek etorkizun anitzaren oihalaren iruteko begian negarrik ez dutela. Alderantziz. Hargatik eskerrak bihurtzekoak dira menturaz Madrileko epaileei bezain ETA ohiko arduradunei, denborarekin naski, jakin dutelako azkenean beraien lekuan tapalakatzen eta ahotsen bidea libre uzten. Gerokoak gero, bistan dena, kiloa gerrian.

Alor askotan bira hauen irakurleak bezain urrunetik natorrela aitor dut. Duda guztien baheetarik iragan ondoan gara garenak, zenbaitetan oraino potentziala premiazkoa zaigula egunerokoaren harilkatzeko. Baina eder da euskaldun antzera etxetik ateratzea, Santizpiritu zubia zeharkatzea, ezezagunak agurtzea, atzerriko poeta adiskide batzuei euskaraz itzuliak izateko gutizia haztea, hemengo mendizaleak, surfariak, bertsolariak eta Arantzazu edo Ezterenzubi maldetako baserrietako nekazariak amoltsuki aipatzea, gartzelan eta ihesi gordean dabiltzanak ahantzi gabe, errealitate pollitfazetiko baten irudia hel araztea, irria ezpainetan, gramatika berria eskuetan.

Andrea, utz ezazu sagar-gezamina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.