Bira

Asaldariak

Itxaro Borda
2011ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
A tzoko bozketan Bilduren parte hartzeaz oinarrizko demokrazian urrats bat eman dela, NDFak hertsatu jendaldeak oldartzen doaz Hispanian bai eta jadanik Italiako hiri nagusietan. 0.2 belaunaldikoak Tarhir itxurako plazetan juntatzen dira sare sozialen edo twitter bidez elkar akuilaturik. Puerta del Solen hasi zen toma la calle mugimendua, Katalunian eta Arriagan jarraitzeko. Erroman, Firenzen edo Triesten dute hitz ordua. Bide nabar DSK buru zuen NDF-aren europar zorraren tratatzeko politika —likiditate arazo soila bailitzan— aldatu beharko du erakundearen arduradun berriak.

Stephan Hesselen asaldatu zaitezte liburuttoa dute ikur. Oihalezko etxoletan zaharrak ere aurkitzen dira, pobreziak, hedatzen denean, ez baitu adinaz axolarik. Poliziak nahi lituzke haizatu baina ez dira kantitzen, hor daude, han eta hemen, krisiaren eragin letalak salatzen, lan eta etxe gabezia, sistema neokapitalistak etsai eginagatik behingoz eskuz-esku, diru zikinen baltsak aipatzen, politikarien urruntasuna, mihiak askatzen direlako solastatzeko astia aurkitzen denean.

Egiazko altxorra da demokrazia, kantaren araberazerri askara botatzekoa den arren. Oraindik ez badakigu, laster jakinen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.