Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Lekuko gisa deklaratuko dute Catalan, Iribas eta Jimenezek

CANeko Batzorde Iraunkorraren jardunaren berri zuten edo ez egiaztatu nahi du epaileak

Jokin Sagarzazu -

2013ko apirilak 25

Epaileak deklaratzera deitu ditu CAN Nafarroako Kutxaren Erakunde Sortzaileen Batzordeko kide izandako sei politikari, dieten auzian egon daitezkeen irregulartasunak argitzeko. Maiatzaren 10ean, lekuko gisa deklaratuko dute Alberto Catalan parlamentuko presidenteak, Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia eta gobernuko presidenteorde izandakoak. Haiekin batera, eta lekuko gisa ere bai, epailearen aurretik pasatuko dira Carlos Garcia Adanero UPNren bozeramailea, Samuel Caro parlamentari sozialista eta Javier Caballero kontseilari ohi eta UPNko parlamentaria. Probidentzia baten bidez eman du bere erabakiaren berri Maria Paz Benito Oses Lurralde Auzitegiko instrukzio epaileak.

Berri agentziei egindako adierazpenetan, Jimenezek, Adanerok eta Carok azaldu dute epailearen erabakia «logikoa» iruditzen zaiela, «lasai» daudela eta Justiziarekin kolaboratzeko prest daudela. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez Muniainek, berriz, esan du gobernuak ez duela baloraziorik egingo epailearen erabakiari buruz, eta espero dutela lehenbailehen argitzea CAN auziari buruz «epaitegiek zehaztutako guztia».

Horixe bera eskatu dute Nafarroako Parlamentuko oposizioko talde guztiek, eta lekukoei eskatu diete zintzo jokatzeko eta behar diren azalpen guztiak emateko epailearen aurrean. EH Bilduko Maiorga Ramirezentzat, halere, hori guztia ez da nahikoa, eta gaineratu du sei kide horiek deklaratzera deitu izana «eramangaitza eta onartezina» dela, eta, egoera hori dela eta, beharrezkoa dela hauteskundeetara lehenbailehen deitzea. Kontuz elkarteko Patxi Zamorarentzat, berriz, «positiboa» da epaileak eginiko urratsa. Uste du sei kide horien deklarazioak argitu dezakeela Batzorde Iraunkorraren funtzionamenduaren inguruan dauden hutsuneak eta «kontraesanak».

Lekuko gisa deklaratzera deitutako guztiak Erakunde Sortzaileen Batzordeko kide ziren, auzian inputatutako beste hiru politikariekin batera: Miguel Sanz gobernuko presidente ohia, Enrique Maia Iruñeko alkatea eta Alvaro Miranda kontseilari ohia. Baita ere Yolanda Barcina egungo gobernuko presidentea eta Ana Elizalde Iruñeko zinegotzia. Barcinaren kasuan, ez dute inputatu —foruduna delako— , eta ez dute lekuko gisa deklaratzera deitu. Elizaldek, berriz, Erakunde Sortzaileen Batzordeko bileran gutxitan parte hartu zuen, eta hori izan daiteke lekuko gisa deklaratzera ez deitzeko arrazoi nagusia.

Epailea, pausoz pauso

Erakunde Sortzaileen Batzordea CANen estatutuetan jasota dago, eta ofiziala da; ez, ordea, epailea ikertzen ari den Batzorde Iraunkorra —bertako kide ziren hiru inputatuak—. Erakunde Sortzaileen Batzordeko kideak deklaratzera deituta, epaileak egiaztatu nahi du, besteak beste, Batzorde Iraunkorraren jardunaren berri zuten edo ez. Legez kanpoko dietak kobratzea leporatzen die epaileak hiru inputatuei. Zehazki, prebarikazio eta eroskeria delituak leporatzen dizkie Sanzi, Maiari eta Mirandari.

Martxoaren 21ean kaleratutako autoan, epaileak adierazi zuen «zalantzazkoa» dela 2010eko abuztuaren 31tik 2011ko ekainera arte Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorrean Sanzek, Mirandak, Maiak eta Barcinak jasotako dieten oinarri juridikoa. Azaldu zuen denbora horretan ez zegoela Batzorde Iraunkorra erregulatzen zuen foru araurik, eta espresuki jaso zela batzorde iraunkorra CANen Antolamendu eta Barne Araudian, 2011ko ekainaren 24ean. Denbora horretan egindako bileretan jasotako diru sariak arauz kanpokoak izan daitezkeela uste du.

Horren harira, atzo kaleratutako probidentzian, epaileak Guardia Zibilaren delitu teknologiko eta kriminalistiko taldeei eskatu die ikertzeko Batzorde Iraunkorraren bilerei buruzko artxiboak eta aktak. Peritu proba horren bidez epaileak poliziei eskatu die aztertzeko dokumentu horietan aldaketarik egin den edo ez; aldaketarik egin bada, noiz egin den; eta artxiboak sortu edota aldatu dituzten erabiltzailearen izenak azaltzen diren edo ez zehazteko.

Epailea, halaber, ikertzen ari da diru sarien gaineko ikuskaritzarik egin zen, eta hori modu egokian egin zen edo ez. Foru Hobekuntzaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurrezki kutxen gaineko eskumen osoa du, eta, besteak beste, hari dagokio zaintza egitea. Epaileak, baina, 2002tik 2012ra egindako txostenik ez du jaso, eta, gainera, ohartarazi du zaintza egiteaz arduratu behar ziren pertsonak direla, hain justu, diru sariak kobratzegatik inputatutako pertsona berberak.

Sanzek, Maiak eta Mirandak maiatzaren 12an, 15ean eta 16an deklaratu zuten, hurrenez hurren. Sanzek epaileari esan zion ez zuela gogoratzen nori bururatu zitzaion egun berean bi eta hiru dieta kobratzeko ideia. Maiak, kontzientzia lasai duela eta ez duela gogoratzen bileren edukirik. Eta Mirandak, Espainiako Bankuari zegokiola «goi ikuskaritza» egitea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...