Albistea entzun

Kritika. Antzerkia

Poesiaz birjabetuta

Etxeak protagonismo handia izan zuen obran.
Etxeak protagonismo handia izan zuen obran. AGUS PEREZ

Agus Perez -

2012ko uztailak 17

'Munduan beste'

Antolatzailea: Eako poesia egunak. Konpainia: Labea laborategia. Testua: Iñigo Aranbarri. Parte hartzaileak: Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Corinne Cella, Amaia Corral, Iraia Elias, Imanol Epelde, Ander Fernandez, Oier Guillan, Iñigo Ortega, Joseba Roldan, Asier Sarasola, Noemi Viana. Lekua: Eako Eguzki-jaia etxea. Eguna: Uztailak 14.

Eako Eguzki-jaia etxeaz birjabetzera etorriak omen ziren ametsetako tropa hartako kide sailkaezinak. Garai bateko aristokraziaren itxura zaharkitu osoarekin zetozen, idazkari, bankari, militar eta abadearen segizioak lagunduta, ezinbestean. Baina Adan de Yarza bizkaitar leinu zaharreko ondorengoen etxeak ez zien pasatzen utzi izan, haren ustezko jabe onartuek euren titulu, giltza, bedeinkapen eta mehatxu guztiak eraikinaren lau aldeetatik baliatu arren.

Etxea bera izan zen, ordea, bertaratuta geundenoi aldez eta moldez hitz egin ziguna, eta barregarri utzi zituen ustezko jabe dirudunen ekinaldi guztiak. Hango leiho eta balkoiak bata bestearen atzetik ireki ziren, maiestate handiz, eta haietatik agertu ziren musika inguratzailea eta berbaldi esanguratsuak igorri zituzten lagunak. Etxe barruko pertsonaiak batere protagonismorik gabe aritu ziren, ordea, denen artean osatzen zutelako eraikinaren izpiritu bakarra, eta denak agertu ziren gorriz jantzita, leihoetatik eskegi zituzten oihal luzeen antzera. Bide batez esanda, karga metaforiko handikoa izan zen etxearen irekidurei aho itxura ematea, oihal gorriak mingainak balira bezala erabiliz edo, agian, boteretsuen kontura isuritako hainbeste jenderen odola sinbolizatuz.

Anartean, Iñigo Aranbarrik sortutako testuek hainbat kontu aletu zituzten Euskal Herriaren historia eta nortasunaren inguruan, eta, batzuk aipatzearren, indar handikoak izan ziren burdinaren gainean eratutako goi burgesiari buruzkoak, Hego Amerikan sortutako euskal izeneko diktadore odoltsuen aipamena, etxearen —edozein etxeren— barne funtsaren analisia, lehenagoko eta oraingo immigrazioaren azterketa eta, zelan ez, Gabriel Arestiren eta beste zenbaiten aipu mamitsuak.

Emankizunaren erritmo lasaiak, espazioaren erabilera ezin egokiagoak, zuzenean jotako musikak, airetiko akrobazia leunek eta testu mamitsuen deklamazio perfektuak are aberasgarriago bihurtu zuten berez bakana zen esperientzia. Pribilejio hutsa izan zen etxalde miresgarri hartan egotea, eta sentipen berezi hura areagotu egin zen gu guztiok konturatzean poesiaz birjabetuta irtengo ginela Eatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Noaingo Faktoria zentro koreografikoko ikasleak. Beltzez, Laura Armendariz irakaslea. ©Iñigo Uriz / FOKU

Dantzaren nazioarteko mapan

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Sorkuntza jada ez da nire munduaren zilborra»

Aitor Biain

Ez du diskorik egin plazan egoteko; plazan dago jada. Baina '#itsasoadabidebakarra' bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, pertsonala bezain kolektiboa den lana. Azken urteetako bizipenetatik abiatuta ondu du, eremu abisaletik ur azalera ateratzeko bidea oinarri hartuta, eta Kubatik joan-etorria egin duten kantuekin.
Gaur egungo musikariez inguratu da John Cale <em>Mercy</em> disko berria ontzeko. ©MADELINE MCMANUS

Erortzen ari den munduaz

Mikel Lizarralde

81 urte betetzear dela, John Calek segitzen du pauso bat aurretik, 'Mercy' bere azken diskoak erakusten duenez. Klasizismoaren eta abangoardiaren artean beti.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...