Euskararen Nazioarteko Eguna. Iritzia

Legea, hobetu beharreko tresna

Iñaki Lasa Etura.
2012ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Legeen egokitasuna herritarren ongizatea eta haien eskubideak bermatzeko bidean egiten duten ekarriaren arabera epaitu behar dira. Legeak gizartea eraldatzeko tresnak dira, gizartea hobetzeko tresnak, pertsonen arteko harremanak arautzeko helburua duten neurrian. Euskararen legearen egokitasuna, beraz, prisma horretatik aztertu behar dugu. 30 urteko epea nahikoa da herritarren ongizatea eta eskubideen babesa bermatzeko eragingarria izan ote den epaitzeko.

Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, herri administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea...

Gaur egun, EAEko administrazioetan herritarron hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dira. Osasun alorrean eta Ertzaintzan bereziki nabarmenak eta larriak dira hizkuntza-eskubideen urraketak.

Jaurlaritzak, derrigorrezko ikastaldia bukatzerakoan ikasleek, aukera berdinetan, bi hizkuntza ofizialak benetan erabiltzeko adina menperatuko dituztela ziurtatzera bideratutako neurri guztiak hartuko ditu.

Gaur egun, EAEko hezkuntza sistemak milaka gazte uzten ditu kalean euskaldundu gabe edo euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztela. Une honetan, gaitasun eskasa, adierazkortasun falta, hizkuntzaren kalitate baxua dira herritar askok euskaraz bizitzeko duten arazo nagusietariko bat.

Euskararen legea nabarmen hobetzen ahal den tresna juridikoa da, ez dago dudarik. Bereziki estatusaren alorrean. Baina, benetan aldatu behar dena legeak dioena betetzea ahalbidetuko digun hizkuntza-politika da. Izan ere, euskara normalizatzeko legeak ez ezik, lege horiek betearazteko borondate politikoa behar da, eta hori azken 30 urteotan ez dugu eduki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.