Euskal Lurralde Elkargoak lortu sostengu handia txalotu du ELAk

Ipar Euskal Herriaren onarpenari buruz egin lana «erreferentziatzat» jotzen du sindikatuak atzo adostu ebazpenean

ELAren Nazio Batzordearen bilera atzo, Baionan. GAIZKA IROZ.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriaren aitorpen instituzionalari begira lortu den elkarlana eta indar metaketa «erreferentziatzat» duela, prozesu horretarik irakaspenak atera behar direla dio ELAk. «Balio izugarria du indar politiko eta sozial desberdinen artean helburu partekatuak definitu eta adosteko estrategiak garatzeak». Hori dio ELAren Nazio Batzordeak atzo Baionan adostu ebazpenak. Lurralde Elkargoaren aldarriari buruz egin lanari «balio handia emanik», Ipar Euskal Herriko egoera politikoari buruzko testua bozkatu zuten Manu Robles-Arangiz fundazioaren egoitzan.

Helburu politiko eta kudeaketa-lanabes konkretuen inguruan eztabaida «leial eta zorrotza» egiteak aurreiritzi asko baztertzeaz gain «posizio immobilistetatik eta blokeo jarreretatik askatzeko aukera» ematen duela diote testuan. «Hautetsien Kontseiluko bozketa [azaroak 24ko], elkarlanaren gailur gisa, dagoeneko erreferentzia bat da aitzinera egin eta Euskal Herriaren etorkizuna eraiki nahi dugun erakundeontzat». Frantziako Gobernuaren jarrera «eztabaidaren kalitate demokratikoaren hein berekoaizatea» espero du ELAk.

Manuel Vallsen «iraina»

Manuel Valls Frantziako Barne ministroak Euskal Lurralde Elkargoari buruzko eztabaida ETAren armen entregarekin baldintzatu izana «iraintzat» eta «mespretxu handitzat» jo du sindikatuak.Aurore Martin zuberotarraren Espainiaratzea eta espetxeratzea ere gogor salatu duteebazpenean. «Eztabaida politikoaera ilegitimoan lokazteko» egin izana deitoratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.