Obamari deitu dio Merkelek, bere telefonoa ere zelatatu ote duten jakiteko

Espioitza masiboagatik, AEBei bankuko datuak bidaltzeko hitzarmena eteteko eskatu du Europako Parlamentuak

Erredakzioa
2013ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantzian 70.000 milioi telefono dei bakarrik ez, Alemanian Angela Merkel kantzilerraren telefonoa ere zelatatu zuten AEBek, atzo hainbat hedabidek argitaratu zutenez. Merkelek berehala deitu zion Barack Obama presidente estatubatuarrari, azalpenak eskatzeko.

Europako Parlamentuak eskaera argi bat egin dio Kontseiluari, AEBek Europako Batasuneko erakunde eta herritarren Internet bidezko komunikazioak zelatatu izana salatzeko: Europako bankuetako datuak AEBei igortzea ahalbidetzen duen hitzarmena behin-behinean baliogabetzeko. Europako Parlamentuaren eskaera ez da bete beharrekoa Europako Kontseiluarentzat.

AEBetako Inteligentzia zuzendari James Clapperrek esan du argitaratu den informazioa ez dela «zehatza». AEBek inteligentziako informazioa «beste herrialdeen modu berean» biltzen dutela erantsi zuen Clapperrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.