Kenyak Somaliatik tropak atera ezean, Al-Shababek eraso gehiago egingo ditu

Westgate merkataritza gunearen kontrako erasoaren ondotik, hiru polizia hil dituzte bi atentatutan

Erredakzioa
2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Al-Shabab milizia islamistako buru Mikhtar Abu Zubeiyrrek ohartarazi du Nairobiko Westgate merkataritza gunearen kontrako erasoaren gisako gehiago egingo dituztela Kenyak ez baditu Somalia hegoaldetik tropak erretiratzen. «Erretiratu zuen tropak Somaliako eremu islamikoetatik, edo presta zaitezte gerra luze eta odoltsu baterako», esan du. Westgaten 72 lagun hil zirela adierazi du Nairobik, baina Al-Shababek dio 137 bahitu hil zirela.

Azken bi egunetan, berriz, bi atentatu egin dituzte Kenyan, Somaliako mugatik gertu. Wajirren polizia bat hil zuten herenegun, eta atzo beste bi Manderan, granada bat jaurtikita..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.