Albistea entzun

Joseba Alvarez. Sortzaile prozesuko bozeramailea

«Ez gaude bakarrik, ez borroka honetan, ezta Europan ere»

I. S. A. -

2013ko otsailak 20 - Donostia

Sortzaile prozesua amaierara heldu da, eta Sortu datorren asteburuan aurkeztuko dute; horren inguruan aritu da Joseba Alvarez.

Zergatik hautatu dituzue oraindik abian dauden konponbide prozesuak konferentzian lantzeko?

Asko sakondu ditugu, eta laguntza handia eman digute gatazkaren konponbideari irtenbide positiboak eman dizkioten bi kasuek: Hegoafrikak eta Irlandak. Ikusi dugu zailtasun guztien gainetik egoerari buelta eman diotela. Aldiz, badaude munduan gurearen moduko egoera korapilatsuan daudenak ere, eta haien esperientzia nolakoa den jakin eta korapilo horiek askatzeko jorratutako bidea ezagutu nahi dugu. Askok gu baino askoz urte gehiago daramatzate gatazka konpondu gabe. Konponbidea ematea ez da erraza, eta garrantzitsuena ez da nola amaitu diren jakitea, egin duten bidearen berri ere izan nahi dugu.

Zertan lagun dakioke Euskal Herriak gaur egungo egoerari?

Lehendabizi, garrantzitsua da antsietaterik gabe hartzea halako prozesuak. Asko sufritu duenak irtenbidea azkar lortu nahi du; normala da. Hori da Euskal Herriaren kasua. Gainera, ETAk eman duen erabakiaren ondoren, eta aste honetan bertan egindako adierazpenak egin ostean, badirudi oso argi dagoela eta konponbidea erraza dela. Teorian, konpontzen erraza beharko luke. Baina honek balioko du jendeari erakusteko arazo hauek errazak diruditen arren arazo asko izan ditzaketela; eta horrek ez gaituela etsitzera eraman behar. Ikusiko dugu pausoak eman daitezen nola aritzen diren gatazkaren indarrak lanean, eta halako prozesuetan alde bat konponbidearen aurka egoten dela, eta nola eragiten duen.

Nazioarteko ordezkarien parte hartzea orain arteko lanaren ispilu dela diozue, «elkartasunaren fruitu».

Askotan esaten da ezker abertzalea bakartuta dagoela, bakarrik dagoela, ez duela ez programarik, ez bidelagunik. Ordezkarien presentziarekin nabarmendu nahi dugu haien prozesuekiko elkartasuna azaltzen diegula eta ordezkaritza horien guztien presentziak azaltzen duela ezker abertzalea bezala beste gizarte eredu baten aldeko borrokak mundu osoan daudela. Gure jendeak ikus dezala ez gaudela bakarrik ez borroka honetan, ezta Europan ere.

Zein eragin izango du horrek Sorturen etorkizunean ?

Uste dut, seguru aski, kanpoko borroka horiek guztiek erakutsiko digutela ditugun borroken aurrean arazoak ez direla digitalki konpontzen, edo sare sozialen bitartez bakarrik konpontzen. Kalera irten beharra dagoela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ikasle Abertzaleen agerraldia, atzo, Gasteizen. ©BERRIA

IAk salatu du 34 ikasleri espedientea irekiko dietela

Berria

Manifestazio bat egingo dute otsailaren 16an Gasteizen, besteak beste, EHUn «kontrol soziala amaitu» dadin

<em>Mozal legearen</em> aurkako protesta bat, iazko otsailean. ©ELOY ALONSO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ahalbidetzeko eskatu die PSOEk EH Bilduri eta ERCri

Xabier Martin - Jon O. Urain

Gaur batzartuko da Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzeko lantaldea. EH Bilduk ez du onartuko erreforma «light» bat

Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan. ©JUANCARLOS HIDALGO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei

Xabier Martin

EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu Herritarren Segurtasun Legearen erreformarako.

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Berria

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...