Mubarak eta haren semeak epaituko dituzte manifestariak hiltzea egotzita
Egiptoko fiskal nagusiak Hosni Mubarak presidente ohia eta haren seme Alaa eta Gamal Mubarak Kairoko Zigor Auzitegi Gorenean epaitzeko eskatu du. Besteak beste, iragan urtarrilaren 25ean hasi ziren protesta baketsuetan manifestariak hiltzea leporatzen diete hirurei.
Presidente ohiak barne ministro ohiarekin eta Poliziako goi kargudunekin manifestariak hiltzea aurrez planifikatu zuela dio fiskalak. Horrez gain, funts publikoak xahutzea eta ustelkeria ere egotzi dizkiete hirurei.
Ostiralerako protestara deitu dute Tahrir plazan, erreformak azkartzeko eta Mubaraken erregimeneko goi kargudunen epaiketa publikoa eskatzeko.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.