Albistea entzun

Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azoka. Arre, arre Landako

Jon Irazabalen liburu irakurgailua

Aiert Goenagak izango du Durangoko Azokaren ardura nagusia hemendik aurrera, eta Landakogunea jendez beteta zegoela hartu zuen, atzo, kargu berria.
Aiert Goenagak izango du Durangoko Azokaren ardura nagusia hemendik aurrera, eta Landakogunea jendez beteta zegoela hartu zuen, atzo, kargu berria. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Juan Luis Zabala -

2011ko abenduak 9

Durangoko Azokako zuzendari kargua utziko duela eta, despedida gisa edo, liburu irakurgailu bat eman diote opari Gerediagako kideek Jon Irazabali. Ondoren, hurrengo ekitaldia zuzenduko duenak, Aiert Goenagak, adierazi du Durangoko Azokak diskoei eta liburuei ez ezik musika entzuteko eta literatura irakurtzeko modu eta formatu berriei ere emango diela lekua etorkizunean; baita sormenaren gainerako arlo eta adierazpide guztiei, ikus-entzunezkoei, antzerkiari eta besteri ere. Azken batean, egun Euskal Liburu eta Disko Azoka deitzen dena kultur sorkuntzaren plaza bihurtu nahi du Gerediaga elkarteak, eta eginak ditu horretarako lehen urratsak, aurten, Szenatokia, Irudienea eta Kabia@rekin. Izenaren aldaketa ere aztertu beharreko gaien artean dutela esan dute.

Aurtengo berrikuntzekin eta zuzendaritza aldaketarekin, etorkizunari zuzen-zuzen begira jarri da Durangoko Azoka, lehendik ere bazuen kezkari orain are pisu eta garrantzi handiagoa emanez.

Franco hil ondoren Gerediagak egin beharreko lana egina zuela esan omen zuten askok, Durangoko Azoka antolatzearen ardura beste norbaitek hartu behar zuela aurrerantzean, erakunde ofizialen batek edo. Baina, Jon Irazabalek gaur gogora ekarri duenez, Gerediagako kideek Durangoko Azoka antolatzen jarraitzea erabaki zuten, ikusirik berek egiten ez zutena ez zuela beste inork egingo, ez behintzat behar zen ganoraz eta arduraz, ez behintzat behar zen moduan eta zegokion neurrian. Orduan ere jakin zuten etorkizunari arduraz begiratzen.

Neuk ez dut oraindik liburu bakar bat ere irakurri liburu irakurgailu batean, ez dut jende askorik ezagutzen halakoak erabiltzen dituenik, eta kosta egiten zait Jon Irazabal oparia erabiltzen irudikatzea, nahiz eta aurrerantzean patxada hobea izango duen irakurketarako. Baina uste dut lekuko aldaketa adostu eta onartu baten sinbolo egokia izan dela Jon Irazabalen liburu irakurgailua, betikoa izateari utzi gabe egungoa eta etorkizunekoa ere izan nahi duen ekimen batena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Koldo Biguri, Garazi Arrula eta Massimo Carlotto —pantailan—, gaur, liburuaren aurkezpenean. ©Iñigo Uriz / Foku

Italiaren erraiak, beltzez

Ane Eslava

Koldo Bigurik euskaratu du Massimo Carlottoren 'Agur, maitea, ikusi arte' nobela, eta Txalapartarekin argitaratu. Lanak Italiako boterearen eta kriminalitatearen arteko harremana islatzen du.

Manuel Asin Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa, Baluarteko atarian, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ikertzeko balio duten distantziak

Olaia L. Garaialde

Iruñeko XVI. Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra izanen da. Sail Ofizialean hamazazpi herrialdetako 21 film izango dira lehian. Lan eta Desbordamientos sail berriak ere badira

 ©BERRIA

Lukiek, eskemak nondik eta noraino apurtu

Itziar Ugarte Irizar

 

Hamar kantuko disko berria plazaratu du taldeak: '#2'. Kontraste ugariko lana ondu dute, egitura ezohikoak eta pasarte poperoagoak uztartuta. Arrasaten joko dute gaur; bihar, Tolosan

Juan Mari Aburto eta Fernando Perez, atzo, Azkuna zentroan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bost erakusketa egongo dira ikusgai aurten Bilboko Azkuna zentroan

Olatz Enzunza Mallona

Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte, eta arte bisualak indartzea izango du ardatzetako bat zentroak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.