Diktadoreen ondarearen eta dirutzaren berri eman du Suitzak

Gaddafi, Mubarak eta Ben Aliren kontu korronteak blokeatuta daudela jakinarazi du Atzerri Ministerioak

Erredakzioa
2011ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Suitza zerga paradisu izatea baliatu dute urteetan munduko diktadoreek euren dirutza babesteko; tartean, herritarrek protesten bidez agintetik bota berri dituzten diktadoreak. Suitzak, baina, horien kontu korronteak blokeatuta dauzka, eta duten dirutza zenbatekoa den jakinarazi du orain; Hosni Mubarak, Muammar Gaddafi eta Zine el Abidine Ben Aliren kontu korronteetan zenbat zero zeuden zehaztu du. Egiptoko presidenteak 319.860.000 euro zituen Suitzan. Dirutza horren aldean txikikeria ematen du Ben Alirena, Tunisiako presidenteak 46.808.800 euro baitzituen. Libian oraindik botereari eusten ari zaionak, berriz, 280.853.000 euro zituen.

Suitzak, alde horretatik, zerga paradisu gisa duen irudia hobetzeko ahaleginean ari da, diruaren jatorriari mugak jarriz; Laurent Gbagbo, Ferdinand Marcos eta Sani Abacha diktadoreen kontu korronteak ere blokeatu baititu nazioarteak haien kontra egin aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.