Albistea entzun

'D3M eta Askatasuna auzia'. Manifestazioa Bilbon

PPren gobernuaren «borondate falta» salatu dute eragileek

'D3M eta Askatasuna auziaren' «izaera politikoa» kritikatu dute, eta bertan behera uzteko eskatu dute
Ezker abertzaleko kideak, manifestazioa abiatu aurretik..
Ezker abertzaleko kideak, manifestazioa abiatu aurretik.. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Nagore Ares Amaya -

2012ko maiatzak 6 - Bilbo

D3M eta Askatasuna auziko hamahiru auzipetuen kontrako epaiketaren «izaera politikoa» salatu zuten atzo Bilboko manifestazioan ezker abertzaleko, Alternatibako, EAko, Amaiurreko eta Aralarreko ordezkariek. Prozesuak argi uzten du, haien iritziz, estatuan ez direla bermatzen hiritarren eta eragileen gizarte eskubideak eta eskubide politikoak. Horrekin batera, Euskal Herriko agertoki politiko berrian, Espainiako Gobernuak mantentzen duen jarrera gogor kritikatu zuten; izan ere, guztiek azaldu bezala, PPren gobernuak ez ditu euskal gizartearen eskaerak kontuan hartzen eta horien kontra ari da agertzen duen jarrera eta helarazten dituen mezuen bitartez.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak salatu zuenez, D3M eta Askatasunako hamahiru auzipetuak zigorbidean jarri dituzte «lan politiko, publikoa eta gardena egin izanagatik», eta Euskal Herriko aro politiko berrian hori « lekuz eta denboraz kanpo» dagoela iritzi dio. Haren ustez, «Espainiako Gobernuak desaktibatu beharko lituzke, behingoagatik, salbuespeneko politika guztiak, eta haien artean dago epaiketa politikoekin jarraitzea, inolako zentzurik ez daukana». Horrekin batera, Ugarteburuk azpimarratu zuen aurrera egiteko Espainiako Gobernuak elkarrizketa «aktibatu» behar duela; «ez dago beste modurik».

Ildo berean aritu ziren Oskar Matute Alternatibako bozeramailea, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Josu Murgia Aralerreko Bizkaiko koordinatzailea. Espainiako Gobernuaren «borondate falta» azpimarratu zuten hirurek. Matutek salatu zuenez, «Espainiako Estatua eta bere tresna judizialak eta politikoak, disidentzia eta ideiak kriminalizatzen saiatzen dira. Uniformetasun agertoki bat bilatzen dute, zeinek kanpoan uzten duen estatu horren nukleoa zalantzan jartzen duen edozein ideia».

Prozesua moteltzeko nahia

Espainiako Gobernuaren «erantzukizun falta» eta immobilismoa kritikatu zituen, berriz, Urizarrek. Horren bidez, PPk prozesua moteltzeko asmoa duela salatu zuen, eta hala euskal gizartearen nahiaren kontra egiten duela azaldu zuen: «Gaurkoarekin eta etor daitezkeenekin, prozesua oztopatu beharrean, lortu dute euskal gizartea kontzienteago izatea Espainiako Gobernuak ez duela inolako borondaterik». Iritzi bera agertu zuen Murgiak, «Gizarteak oso argi dauka D3M eta Askatasunaren kontrako prozesuak politikoak direla. Auzi horiekin, Espainiako Gobernuak erakusten du ez dagoela ekonomikoki atzeratuta bakarrik, baizik eta baita demokratikoki ere».

Alde horretatik, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak azpimarratu zuen gobernuak aukera politiko guztiak bermatu behar dituela, eta, beraz, «D3M eta Askatasuna sumarioak, edo lehenik pasa ziren 18/98 eta abar, edo gero etorriko diren sumarioak bertan behera utzi eta aske utzi» behar dituela. «Izan ere, bakarrik jarduera politikoa egiteagatik atxilotu, kriminalizatu eta epaitu edo epaituko dituzten hiritarrak baino ez baitira».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.