Donostiako 61. Zinemaldia. Irudia. Donostia

EUSKARAZKO BIKOIZLEEN PROTESTA

2013ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Bikoizketa Euskaraz kolektiboak sektorearen egoera zein den erakusteko protesta ekintza egin zuen, atzo, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Kursaaletik San Telmo museora bitarteko ibilaldia egin zuten bertaratutakoek, eta 90eko hamarkadatik hona bikoizketaren alorrak izan dituen murrizketak salatu zituzten. Kolektiboaren arabera, 2008an euskarara bikoiztu zenaren erdia bikoiztu zen 2012an, eta aurten ez dira iritsi ehunera euskarara bikoiztutako orduak. Kolektiboak nabarmendu du bere lanak euskararen normalizazioan funtzio garrantzitsua betetzen duela. Herenegun ETBren galan egin zuten protesta, Viktoria Eugenia antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.