inaki petxarroman
Hizpideak

Estatua

2012ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Katalanek ere nahi dute eurena. Azken inkestek hala diote, behintzat: gehiago direla Espainiatik bereiztearen aldekoak ez bereiztea nahiago dutenak baino. Kosovok gaur izango du bere estatu ofiziala, lau urtean nazioarteko gainbegiratze prozesu bat amaituta. Quebecen alderdi independentistakirabazi ditu hauteskundeak, eta Eskozian bi urte barru ikusiko da ea herritarrek zer nahiago duten, berezko estatua izan edo ez izan.

Hemen ere pil-pilean dago gaia. Ezin liteke bestela izan. Ez dago munduan bere borondatez desegin den estatu bakar bat ere. Eta asko dira estatu izateko itxaron zerrendan jarri diren nazioak. Horrekin ondo uler daiteke zer kalte egin diezaiokeen herrialde bati estatu bat izateak. Izatekotan, estaturik ezizateak egingo dio kalte.

Katalanek gaur dute aldarrikapen eguna. Mundu osoko hedabideak begira egongo dira. Baina aldarrikapenak ez du askorik balio asmoak ekintza bihurtu ezean. Eta ekintzek bakarrik sortuko dute estatu katalan burujabe bat. Espainiak ere ekintzekin trabatuko baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.