Hizpideak

Euskararen udaberria

inaki petxarroman
2013ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Negu hotzean abiatu eta udaberri gozoan iritsiko da 18. Korrika Baionara. Ez legoke metafora hoberik bide bera egingo balu euskarak. Galbidearen negutik loraldi oparora etorriko balitz geroan. Ez du lan erraza. Baina ez zaizkio faltako laguntzaileak zeregin horretan. Andoaindik Baionara iristen lagundu dioten 2.587 lekukoak, adibidez. Lekukoen ondoan korrika egin duten milaka lasterkariak. Euskalduntze alfabetatzeak bere zeregin ezinbestekoan jarrai dezan dirua jarri duten kontaezinezko guztiak. Inurriak eta erleak. Neguko lozorrotik esnatu ondoren etengabeko lanari ekin dioten guztiak.

Baionan amaituko da Korrika. Euskararen ekosistemarik hondatuenetako batean. Oztopoak, trabak eta ostikoak egunerokoak dira Ipar Euskal Herrian euskararentzat eta euskaltzaleentzat. Lege aitorpenik eza eta Parisen mespretxua. Ez dago, ordea, ondo antolatutako lanari aurre egingo dion gaindiezinezko hesirik. Ez dago inurrien zabaltzeari eutsi dion ekosistemarik munduan. Bihartik aurrera ere, eman euskara elkarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.