gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Zer suma

2014ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Michael Keating bada nor prozesu independentistetaz hitz egiteko. Europako estaturik gabeko nazioen inguruan hamaika liburu argitaratu ditu, eta gertutik jarraitu ditu Euskal Herria, Katalunia, Quebec eta Flandriako kasuak. Eskoziako konstituzio aldaketa ikertzeko taldeko zuzendaria da. Aurten agendak bi erreferentzia nagusi ematen ditu prozesu horietan: Eskoziako galdeketa irailean eta Kataluniakoa azaroan. Jaurlaritzan agintean dagoen alderdia haiei begira dago, baina ez dago lasterketa horietan izena emateko prest. Katalunian eta Eskozian nagusi diren alderdiek hartu dute lema, eta aurrera egitera doaz. Bateko eta besteko adierazpen lausoekin, Gasteizko gobernuak ez du bere bide orria argitzen. Subiranotasun gehiago eta estatutu gehiago eskatu dizkio Urkulluk Madrili, baina ez independentzia; oraingoz ez, bederen. Keatingek dio Eskoziakoak ezinbestean baldintzatuko duela Madril. Urkullu zer suma dago. Eskoziakoa eta Kataluniakoa argitu ostean, ba ote du hurrengo urratsa aurkezteko bide orririk marraztuta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.