gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Oroigarri bat oroimenari

2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Adierazpen askatasuna ez da libre oraindik. Gipuzkoako Diputazioak Urrezko Bereizgarria saria eman die Egin, Egin irratia eta Egunkaria-ko langile ohiei, eta saritze horrek laguntzen du gogoratzen oraindik zauriak irekita daudela. Egunkaria auziaitxi arte eta Egin auziagatik oraindik kartzelan dauden hamar lagunak askatu arte ez da orri hori pasatuko. Eta kontatu eta jaso beharko da bi egunkari eta irrati bat inpunitate osoz itxi zituztela —euskal kulturaren mesedetan, Angel Acebes orduko Barne ministroak esan zuenez Egunkaria ixtean—, arduradunak zirenak eta ez zirenak atxilotu zituztela, torturatu, espetxeratu eta bizitza airean jarri zietela... Jaurlaritza garatzen ari den memoria historikoaren mapan leku bat beharko dute horiek ere.

Euskal herritarren babes sendoari esker, beste bi hedabide jaio ziren, arnasberrituta. Hamaika lan birrinduta, dirutza xahututa, baina orduko kazetaritza proiektuek zutik diraute, zailtasunak zailtasun. Eta konpromisoak ere bai. Haiek ereindakoak uzta ematen segituko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.