Donostiako 61. Zinemaldia. Sail Ofiziala. Kritika

Tanatoturistak

Angel Aldarondo.
2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun
'For Those Who Can Tell No Tales'

Zuzendaria: Jasmila Zbanic. Aktoreak: Kym Vercoe, Boris Isakovic. Herrialdea: Bosnia-Herzegovina. Iraupena: 77 minutu.

Protagonistak filmaren une batean aitortzen du: «Tanaturista puta bat naiz». Aitormen honek, Jasmila Zbanic zuzendari bosniarraren filmaren osotasunari zentzua ematen dio. Hildakoen memorian zehar turismo emozionala egiten ari dela onartzeak, film eztabaidagarri honekin adiskidetu nau. Bestela, handinahi, alderdikoi, inuzente edo gainazaleko moduko adjetiboak datozkit burura.

Filmaren planteamendua bitxia da. Kym Vercoe artista australiarrak Bosniara egin zuen egiazko bidaia turistiko baten dramatizazioa da, bere burua antzezten. Bidaia-gidak historiaz beteriko Visegradoko bainuetxeraino eramango du. Bere —oso muturreko— sentikortasuna dela eta, bihozkada bat izango du, eta zerbait beldurgarria gertatu zela sentituko du. Bertan 200 emakume bortxatu eta erail zituztela jakingo du. Haien aldeko omenaldi bat lortzeko asmoz, era inkisitorialean herriko jendeari beren orbain mingarrietan hatza sartzen ibiliko da. Hala, protagonista modu desatsegin batean aurkezteak bere azaleko ikuspuntuari egiten dion estalizko autokritika bat da.

Kontzentrazio-esparru naziak parke tematikoekin alderatu ditugun mundu turistiko honetan, zilegi al da atzerritar batek besteen basakeriak epaitzea? Ez dut uste filmaren helburu nagusia Bosniako gerraren errauts gorietan sakontzea denik. Hori ezinezkoa da. Gainera, nekez barrenduko zara herri baten memorian, bere biztanleek lurperatuta mantentzen badute. Herri zail baten minak, lotsak, tabuak eta motibazioak ulertzeko 80 minutuko pelikula luzeago bat beharrezkoa da. Behin Zinemaldian film luzeago bat nahi eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.