Seaskaren manifestaziorako dei bateratua egin dute alderdi abertzaleek

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak euskararen aurkako erasoa salatu eta deitu dute manifestaziora

Aitor Renteria.
Baiona
2013ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasunak elkarrekin salatu dute Baionako suprefetak Seaskaren aurka hartutako erabakia. Bihar arratsaldeko bostetan Seaskak Hendaiako tren geltokian antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu dute alderdi abertzaleek. Suprefetaren erabakia euskarazko murgiltze ereduaren aurkako eraso zuzena dela erran dute.

Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak ere erasotzat jo dute suprefetaren erabakia, eta manifestaldira deitu dute. «Euskararen alde urratsak, txikiak izanik ere, egiten ari diren garai hauetan, gibelamendu ñimiñorik ere ez dugu onartuko», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.