'Parot doktrina' ezarri diete Ramon Aldasoro eta Raul Alonso presoei

Erredakzioa
2013ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak beste bi euskal presori luzatu die espetxea zigorra, 197/2006 doktrina edo Parot doktrina deiturikoa ezarrita: Ramon Aldasorori eta Raul Alonsori. Biok hamasei urtetik gora daramatzate preso. Castello II-Albocasser espetxean daude biak.

Aldasoro 1997an espetxeratu zuten. Irteera eguna 2017ko urriaren 27rako jarri zioten, baina doktrina ezarrita, irteera eguna 2027ra arte atzeratu diote. Alonso, berriz, 1991n sartu zuten preso. Irteera eguna 2015eko martxoaren 25erako zuen, baina orain 2021era luzatu diote zigorra. Denera, 93 euskal presori ezarri diete Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina. Haietatik 73k oraindik jarraitzen dute preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.