PPk Bildurekin eztabaidetan parte hartzearen alde dago Arantza Quiroga

Iturgaizi erantzun dio PPk «bidea oso argi» duela eta gehiengo handi batek babestu duela txostenean

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak defenditu du Bilduk parte hartzen duen eztabaida politikoetan egon beharra duela alderdi popularrak. «Ez badute lortu gu tiroka botatzea, orain tirorik botatzen ez dutela, are gutxiago». Carlos Iturgaiz PPko europarlamentariak iragan igandean esan zuen gaur egungo zuzendaritzak alderdi barruko bi sektoreen artean hautatu beharko duela, eta oso kritiko azaldu zen ezker abertzalearekin edozein harreman izateko erabakiarekin. «Ezker abertzalea ETAren adar politikoa da, eta, horregatik, ez da beste alderdi soil bat. Ezin gara eztabaidetara joan, ezin dugu haiekin kaferik hartu eta adiskideak bagina bezala haiekin argazkiak atera», esan zuen.

Kritika horren inguruan, Quirogak erantzun du EAEko PPk bere bidea diseinatua duela, eta hori txosten politikoan zehaztuta datorrela: «Militanteek aho batez onartu zuten». Haren ustez, «bide zaila» da, ETAren ondorengo garaiak jokaleku politiko desberdina utzi duelako. Horregatik, haren ustez, «erabat bidegabeak» dira Iturgaizen zein Maria San Gilen garaiko zuzendaritzako kide ohien kritikak: «Pertsona batzuek pentsa dezakete gaur egungo zuzendaritzakook iritsi berri batzuk garela eta ez dakit zer ondare politiko xahutzera etorri garela. Baina zuzendaritzakook 1994an eta 1995ean alderdian sartu ez bagina, non legoke orain PP?». Quirogak gogoratu du aurreko zuzendaritzen jarraipena direla eta denetarik bizi izan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.