Donostiako 61. Zinemaldia

Ekoizleek ez dute uste Espainiako Gobernuak BEZa jaitsiko duenik

Joxe Portela Fapae elkarteko presidenteak zinema finantzatzeko neurri berriak eskatu dizkio Madrili

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Joxe Portela Fapae Espainiako ikus-entzunezko ekoizleen elkarteko presidente berriak ez du uste Madrilgo gobernuak kulturako BEZa aurten jaitsiko duenik, baina espero du 2014ko apirilean zergaren jaitsiera bat egotea. Orduan hartuko ditu gobernuak hainbat neurri fiskal: «Ez dakigu %19,5era jaitsiko duten ala Frantziako %5etik gertuago geratuko den». Horretaz gain, zinema finantzatzeko neurri berriak abian jartzeko «borondate politikoa» behar dela esan du.

Portela Abra euskal ekoiztetxearen ordezkaria da, eta uztailean hartu zuen, behin-behinean, Fapaeren lehendakaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.