Getaria-Tolosak irabazi du Getxon, eta San Juanek ere aurrera darrai Euskotren ligan

Bi traineru horiek sailkatu dira bigarren faserako B multzoan, eta gaur erabakiko da A multzokoak zein diren

Aitor Manterola Garate.
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Getaria-Tolosak ez dauka aurkaririk sasoi honetan, eta atzo ere irabazi egin zuen Euskotren ligako Getxoko estropadan. B mul- tzoko lehia zen, eta San Juani lau segundo kendu zizkion, Bizkaiari hamar, eta Hondarribiari hemezortzi. Horrenbestez, atzo bukatu zenez multzo horretako lehen fasea, Getaria-Tolosa eta San Juan sailkatu dira Zarauzko Estropadak jokatzeko; hantxe erabakiko da ligako garailea zein den.

A multzokoek gaur jokatuko dute azkeneko estropada, Zumaian (12:00). Galizia eta Zumaia berdinduta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.