Gurlittek jakinarazi du beste 60 margolan dituela

1.400 lan aurkitu zituen Poliziak Municheko haren etxean, eta susmoa dute naziek ostutakoak direla

Agentziak
Berlin
2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Joan den azaroan, 1.400 margolan aurkitu zituen Poliziak Cornelius Gurlitt bildumagilearen Municheko etxean, Alemanian. Tartean zeuden, besteak beste, Pierre-Auguste Renoirren, Pablo Picassoren eta Emil Nolderen lanak. Bada, Gurlittek jakinarazi du Salzburgoko bere etxean, Austrian, Picassoren, Renoirren, Claude Moneteren eta beste margolari handi batzuen 60 lan dituela. Poliziak egindako ikerketaren arabera, nazismo garaian lapurtutako artea izan daiteke Gurlittek gordetzen duena, haren aita arte saleroslea izan baitzen sasoihartan. Gurlitten bozeramaileak adierazi du artearen munduko adituek aztertuko dituztela obra guztiak, haien jatorriari buruzko edozein zalantza argitze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.