Roberto Jimenez prest azaldu da Nafarroaren «lidergoa hartzeko»

PSNko lurralde batzordeak aho batez onartu du UPNren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztea

Iruñea
2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PSNk, hitzetan bederen, benetako oposizioa dela erakutsi nahi du. Nafarroaren «lidergoa hartzeko prest» azaldu da Roberto Jimenez PSNko idazkaria. Orain arte ez bezala, esan du UPN jada ez dela PSNrentzat «lehentasunezko solaskide» .

UPNren gobernuaren 2013rako aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztea onartu zuen atzo PSNko lurralde batzordeak, aho batez. Aurrekontu proiektua «onartezina da», PSNren irudiko. «Ez du ez bide orririk, ez lehentasunik». Hortaz, UPNk prestatutako aurrekontuak babestea «arduragabea» litzatekeela esan du Jimenezek. «Ezin okerragoa da Nafarroarentzat; ez du enplegua sortzeko balio, ezta pertsonen arreta behar bezala bermatzeko ere».

PSN haratago joateko prest da, eta aldarrikatu du Nafarroak «lidergo berri bat» behar duela. Horretarako, bere burua eskaini du Jimenezek. «Nafarroa berri baten lidergoa hartzeko garaia iritsi zaio PSNri: prest gaude». Orain ETAk jardun armatua eten izanak «ideologien eremura» itzularaziko duela esan du PSNk. «Nafarroaren interesei begira jokatu beharrean mendekuz jokatzea» leporatu dio UPNk PSNri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.