Irudia. Hegoafrika

DANTZA ETA KANTU ETENGABEA MADIBAREN OMENEZ

2013ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Nelson Mandelaren hileta ekitaldiak etzi dira hastekoak, baina zendu zenetik etengabeak dira Hegoafrikako hiri eta herrietako kaleetan haren alde egin diren ekitaldiak, dantzan eta giro alaian anitz. Mandela sendiaren bozeramaile Themba Mathanzimak eskerrak eman dizkie herritar guztiei, eta aldarrikatu du Mandela ez zela «soilik Hegoafrikako herritarra, herritar globala baizik». Gobernuak Otoitzerako eta Gogoetarako Egun Nazionala iragarri du gaurko. Jacob Zuma presidentea Bryanston hiriko eliza metodista batera joatekoa da. «Dolua agertzerakoan, ahots ozenez abestu, dantzan egin edo nahi den guztia egin beharko genuke, iraultzaile ikaragarri honen bizitza ospatzeko», esan du Zumak. Irudian, herritarrak dantzan Houghtonen, Mandelaren etxearen parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.