Herrira-ren kontrako polizia operazioa

EAJ eta EH Bilduk sarekada arbuiatu dute adierazpen bateratu batean

Bi taldeek salatu dute atxiloketak bake bidean «atzerapausoa» direla, eta atxilotuak aske uzteko eskatu dute

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2013ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Herrira-ren aurkakopolizia operazioa salatzeko adierazpena adostu zuten atzo arratsaldean EAJk eta EH Bilduk,Eusko Legebiltzarrean.Joseba Egibar eta Laura Mintegilegebiltzarkideak elkarrekin agertu ziren komunikabideen aurrean, agiria irakurtzeko. Testuan, bi taldeek Espainiako Gobernuakabiatutako «estrategia politiko-judiziala» salatu dute, «salbuespenezko legediak oinarri hartuta, zenbait erakunde judizial erabiltzen dituelako dena ETA da tesiaaktibatzeko». Halaber, euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen errespetua aldarrikatu etaHerrira-ren aurkako sarekadan atxilotutako pertsona guztiak aske uzteko galdegin dute.

Adierazpenean, EAJk eta EH Bilduk gogoratu dute ETAk duela bi urte eten zituela ekintza armatuak behin betiko, eta etorkizuna giza eskubide guztien onarpenean eta defentsan oinarrituta eraiki beharko dela. Haatik, Herrira elkarteko kideen atxiloketak Euskal Herrian bake prozesua bultzatu eta finkatzeko bidean «atzerapausoa» dela esanez gaitzetsi dute.

Bi taldeen irudiko, oinarrizko eskubideen «etengabeko zapalketak» ez dira inolaz ere lagungarri Euskal Herriak behar duen soluzioa lortzeko. Era berean, erakunde politikoen ilegalizazioak ideologia, adierazpen, elkartze eta parte hartze aldarrikapenen aurka doazela eta aniztasun politikoari zor zaion errespetuari eragiten diotela adierazi dute. Ilegalizazioek, gainera, normalizazio politikotik «urruntzen» dutela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.