Larrepetit

Ari...

urtzirrutikoetxea
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Irri, oihu, negar, amets egin dugu hamaika egunez, eta emozioak eztanda gaur Donostian. Gurekin, dozenaka bretoi, galestar, irlandar, kurdu, katalan aitorpenik gabeko milaka lagun, hauxe bezalako berripaperetara beren sentipenak galesez eta kurdueraz ematen. Ohi bezala ikusezin, ikusi nahi ez dutenentzat, argazki batengatik espantuka hasi eta milaka euskalakariren aldarriei entzungor. Bost axola zaigu, nahiago beti horren jaramon gutxi egingo baligute. Baina ezin, hortxe gauzkate eskubide zibilik gabeko berrogei mila laguneko zerrendan, inoiz inork zigortu gabe ere hauteskundeetarako ezgai, non eta ez garen zerrenda zintzoetan joaten.

Berriz markatu digute bidea espainiarrek, zelan batzen diren benetan ardura zaizkien gauzetan, zerrendak legez kanpo utzi behar direla, esaterako. Guk ez genuen erabaki gaizto, euskaldun jaiotzea. Bestea bai, maitatu genuen, ikasi, ari, euskalakari gogotsu bihurtu gara. Hogeita hamaika urtez ziegetan egonda ere ezin bide zuzena ikasi. Ukabila jasota atera, gurasoak besarkatu, ileak latz, begiak gorri, tipi-tapa, tipi-tapa korrika.

Neketik haratago, zeinen ederra izan den dioskute Korrikan ibili zaizkigun Hamaika telebistako lankideek. Gure aletxoa jarri dugu, tipi-tapa geure bidean ere urratsak egiten, eta hilabeteko lanek gaur amaiera. Bidean egon barik ere, ederra izan da Ana, Igor, Itzi, Edurne, ZuriƱe eta beste euskalakari zoro guztiekin batera zorakeria erraldoiaren barrena pixka bat ezagutzea.

Badakit bihar ere itzartu eta euri edo eguzki izango dugula, ikastolara euskaldun sartutako haurra erdaraz aterako da. Baina berba bat gehiago dakigu orain, euskalakariak gara, eta korrika, arineketan, karraka, lasterka jarraituko dugu; bizi gura duen herria ikusi dugu berriz ere. Eta presa dauka, handia, TrebiƱutik Donostiara euskaraz bizi gura dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.