Zuzendariari

Suprefetaren kasketa eta batzuen boneta

Txema Egiguren eta Xabier Manterola (Biharko Hendaiako kideak).
2013ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Ez dira gaurkoak Prefeta edo Suprefaren gutunak tokiko Auzapezeri ikastoletako egoitzak altxatzeko unean. Ez dira gaurkoak mehatxu eta beldur ezartze kontuak, baina Seaska eta ikastolen lan seriosak emaniko sinesgarritasunak lagundu izan du alde guzietako hautetsi eta Auzapezekin Falloux legeari zirrikitua aurkitzea. Horrela egin da aitzina, nahiz eta beti present egon den eta dagoen Falloux legearen ezpata madarikatua.

Lege oso zaharra, duela hogeita hamar urteko moldeak, baina egoera eta jendartea ez dira berdinak, eta egun, lan franko egiteke egon arren, Ipar Euskal Herria euskararen berreskuratzearen norabidean dagoela begi bistakoa da. Hala ere, oraino ez da guzia irabazia, Suprefetaz gain aurkako jarrera hartu baitute Hendaiako zenbait hautetsik. Suprefetaren kasketaz gain, boneta batzuk ere egon dira joko egin diotenak Parisetik gurea gobernatu nahi dutenei.

Guzia Hendaiako Ikastola berriarekin piztu da, baina ukaniko erasoa Ipar Euskal Herriko Ikastola gehienen aurkakoa da. Horrelako jarrerarik ez dadin berriro gerta legea aldatzea ezinbestekoa da, kapelu eta bonetatik ez dezaten berriro atera.

Larunbateko manifestaldiarekin fermuki, ozenki eta irri eginez erakutsi beharra dugu Hendaian, urteetan eginiko lana, urteetan borroka bidez lorturikoa ez dadin bere horretan utzi, beharraz eta nahiaz gain, determinatuak gaudelako euskararen berreskuratze prozesuan murgiltze sistema bidez. Hendaiako Ikastola berria orain! Ez hunki hango eta hemengo ikastolak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.