Zuzendariari

Herriarekin elkartasuna

Agustin Gil, Ramon Perez eta Felix Placer.
Herria 2000 Eliza, Kristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundearen izenean.
2013ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Kristau talde garenez, geure elkartasuna agertu nahi diegu Herrira erakunde herritarrari eta han lan egiteagatik atxilotu dituztenei; erakundearen agiri, dokumentu eta jardunek beti aurkitu izan dute erantzun zabala gizartearen aldetik. Bat egiten dugu Herrira-ren helburuekin, geureak ere baditugulako; gainera, gure taldeek horien alde lan egin izan dute, presoen eskubideen defentsan erakundeak daraman ahalegin eta borroka miresgarrian elkarturik.

Atxiloketa zuzengabea salatzen dugu, beraz, baita haien egoitzak ixtea ere, eskubide demokratiko oinarrizkoenak urratzeaz gain, euskal gizarteak gatazkaren konponbideari begira eraman nahi duen prozesua oztopatu eta ezabatzera datozelako; alderik ahulenetik hasita: espetxeratuengandik eta atzerriratu eta deportatu politikoengandik.

Etika eta demokraziaren aurka doaz horrelako baliabide politiko-juridikoak; eta lagun ororen eskubide guztiak errespetatzea eta betetzea bilatzen dugu, geure kristau fedeko balioen izenean. Horregatik galdatzen dugu, Herrirak duen eskubidea, bere —eta geure— helburuak defenditzeko duena, errespetatzea; aldi berean, biharko manifestaldi nazionalean parte hartzera dei egiten du.

Geure Elizako beste eliztarri eta, bereziki, geure apezpikuei eskatzen diegu sentibera izatea, eskubide eta libertateen honelako zapalkuntzaren aurrean, eta horiek defenditzea, bila gabiltzan benetako berradiskidetasuna lortze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.